Pribatutasun-politika
AUZO LAGUN, S. COOP. (aurrerantzean, “AUSOLAN”) kooperatiba bat da. Arrasaten du egoitza (Uribarri etorbidea, 35, 20500 Arrasate, Gipuzkoa. IFK: F-20032553), eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan jasota dago (23. folioa, 4. idazpena, 1361 zenbakia).
1. Xedea
Webgunea erabiltzean edo AUSOLANekin elektronikoki komunikatzean, baliteke Erabiltzaile bakoitzaren datu pertsonalak biltzea eta tratatzea. Datu horiek Pribatutasun-politika honi jarraikiz tratatuko dira. Pribatutasun-politika honetan agertzen diren termino guztiek Erabilera-baldintzetan (esteka) duten esanahia izango dute, non eta ez dauden Pribatutasun-politika honetan berariaz definituta.
Dokumentu honetan, zure intereseko informazioa aurkituko duzu AUSOLANek zure datu pertsonalak nola tratatzen dituen eta datuen babesari buruzko indarreko araudiaren arabera zer eskubide dagozkizun jakiteko.
2. Tratamenduaren arduraduna
Erabiltzaileak Webgunearen bidez ematen dituen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna AUSOLAN da (egoitza, ondorio hauetarako: Uribarri etorbidea, 35, 20500 Arrasate, Espainia). Kanal hauetako edozein erabilita jar daiteke Erabiltzailea AUSOLANeko datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan:
- Aurrez aurrekoa, edo egoitza nagusira zuzendutako posta-mezua (lehen adierazi da helbidea).
- Helbide elektroniko hau: lopd@ausolan.com.
3. Bildutako datuak
Webgunearen Erabiltzaileen datu pertsonal hauek biltzen eta tratatzen ditugu:
- IP helbidea, cookieak eta antzekoak. IP helbidea kode bat da, eta Erabiltzailearen Interneteko konexioa identifikatzen du une zehatz batean. Cookieak Erabiltzailearen arakatzailera deskargatzen dira, eta, gero, webguneak irakur ditzake.
Hala ere, ezin da Erabiltzailearen identitatea jakin datu horien bidez, non eta Erabiltzaileak ez duen informazio osagarria ematen beste bide batzuetatik. Gure Cookieen politikan kontsulta dezakezu informazio gehiago.
- Gure buletin edo argitalpenetarako harpidetza. Harpidetuta zauzkan edukia helarazteko beharrezko identifikazio-datuak bilduko dira.
- Hautagaiak lanpostu baterako izena ematea. Hautaketa- eta kontratazio-prozesurako beharrezko identifikazio-datuak bilduko dira.
4. Bildutako datuak
Jakinarazten dizugu edozein bitarteko erabiliz helarazten dizkiguzun datuak (webgunea, helbide elektronikoa, inprimakiak edo beste edozein dokumentu) AUSOLANen fitxategi batean sartuko direla.
Xede hauetarako tratatuko du AUSOLANek interesdunek emandako informazioa:
- Gure zerbitzu profesionalei buruz interesdunek egindako edozein eratako eskaera edo iradokizun kudeatzea.
- Zerbitzuak ematea: AUSOLANi lotutako webgune edo plataformetako baten bidez edo bazkaltiar gisa alta emateko edozein inprimakiren bidez zure datuekin erregistratzen zarenean ematen dituzun datuak eskatutako zerbitzua emateko eta, hala dagokionean, faktura egiteko tratatuko dira. Gure sistemetan identifikatzeko soilik biltzen eta tratatzen dira datuak.
- Jakinarazpen komertzialak bidaltzea: posta elektronikoz gure zerbitzuei buruzko jarduerak, artikulu interesgarriak eta informazio orokorra helarazteko tratatuko dira zure datuak. Interesdunek helbide elektroniko honetan eska dezakete jakinarazpen horiek ez bidaltzeko. ausolan@ausolan.com.
- “Egin lan gurekin” ataleko inprimakian curriculum vitaearen bidez (CV) lanpostu baterako hautagaiek emandako datuak kudeatzea, hautaketa- eta kontratazio-prozesuari begira. Berariaz baimena ematen diozu AUSOLANi zure datuak adierazitako xederako trata ditzan. AUSOLANek konfidentzialtasun zorrotzenarekin tratatuko ditu hautaketa-prozesuetarako eman dituzun datuak eta informazioa, eta, horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarriko ditu datuak ez galtzeko, oker ez erabiltzeko, ez aldatzeko edo baimenik gabe ez atzitzeko. Halaber, jakinarazten dizugu AUSOLANek gehienez urtebetez gorde ahal izango duela zure curriculum vitaea. Epe hori amaitutakoan, automatikoki suntsituko da, datuaren kalitateari buruzko printzipioa betez.
5. Legitimazioa eta kontserbazioa
IP helbidearen tratamendurako legitimazioa Internet bidez Webgunearekin konektatzeko beharra da, eta AUSOLANen interes legitimoa da Erabiltzailearekin harremana mantentzea eta sozietatearen jarduerei buruzko informazioa bidaltzea. Tratamendu horren oinarri juridikoa kontratu-harremana edo zerbitzu-eskaintza bera eta marketinerako interes legitimoa dira.
Datuen tratamendurako lege-oinarria interesdunek gure zerbitzu profesionalei buruzko informazio- eta kontsulta-eskaera oro izapidetzeko eta kudeatzeko eta AUSOLANen jakinarazpen komertzialak bidaltzeko ematen duten onespena da.
AUSOLANek harremana indarrean dagoen bitartean bilduko eta tratatuko ditu zure datuak, eta, hala badagokio, Erabiltzaileak haren datuen tratamendurako eman duen onespena baliogabetzen ez duen bitartean. Edonola ere, datu pertsonalak beharrezkoak izateari uzten badiote bildu zirenean zuten xedea betetzeko, eta haiek gordetzea eskatzen duten lege- edo kontratu-erantzukizunak dauden bitartean, blokeatuta gordeko dira, haiek behin betiko ezeztatzen diren arte.
Jakinarazpenak bidaltzeko tratatzen badira datuak, gorde ahal izango dira, Erabiltzaileak jakinarazpen horiek jaso nahi ez dituela adierazten ez badu eskura dauzkan bitartekoak erabilita.
6. Datuen jakinarazpena eta transferentzia
AUSOLANek ez die daturik jakinaraziko hirugarrenei, non eta ez den behar-beharrezkoa AUSOLANekiko harremana kudeatzeko edo mantentzeko, edo non eta ez duen aurretik baimena eman. Hain zuzen ere, kontratuz edo legez AUSOLAN horretara behartuta daukaten hirugarrenek soilik atzitu ahal izango dituzte datu pertsonalak. Ez dira hirugarrentzat hartzen AUSOLAN taldeko enpresak eta erakundeak, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan adierazitako baldintzetan.
Ez da aurreikusten, ezta ere, adierazitako tratamenduetarako datu pertsonalik transferitzea Espainiatik edo Europatik kanpo. Baliteke administrazio publikoei datuak jakinaraztea, tratamendu bakoitzaren lege-betebeharrak betetzeko.
7. Eskubideak
Erabiltzaileek, indarreko legerian ezarritako baldintzetan, edozein unetan baliatu ahal izango dituzte datuak kontsultatzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eskubideak, haien tratamendua muga dadin eskatzekoak, haiek tratatzearen aurka egitekoak, datuak beste norabait eraman daitezen eskatzekoak eta emandako onespena baliogabetzekoak. Horretarako, dokumentu honen hasieran aipatutako helbidera idatziko dute, edo lopd@ausolan.com helbide elektronikora, eta argi eta garbi adieraziko dute zer eskubide baliatu nahi duten; nortasun-agiri nazionala edo antzeko identifikazio-agiri bat erantsi beharko dute, beren nortasuna egiaztatzeko. Era berean, erreklamazio bat egin ahal izango dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan edo datuen babeserako agintari eskudunaren aurrean.
Erabiltzaileek hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkigute, Erabiltzaileak bermatzen du Pribatutasun-politikan jasotako alderdien berri eman diela datu horiek jakinarazi baino lehen, eta, beraz, haiek izango dira, AUSOLANen aurrean, arau-hausteren bat izanez gero egon litezkeen kalte-galera guztien erantzule.
Erabiltzaileak hitzematen du eman dituen datu pertsonaletan izandako aldaketa ororen berri emango duela. Informazio desegokia, okerra edo osatu gabea emateagatik Webguneari, AUSOLANi edo hirugarren bati kalte-galeraren bat eragiten bazaio, Erabiltzailea izango da erantzule bakar eta esklusiboa.
8. Pribatutasun-politika eguneratzea
Egun honetan jarriko da indarrean Pribatutasun-politika: 2024/03/21. Baliteke Pribatutasun-politika hau eguneratu behar izatea; hori dela eta, aldizka berrikusi behar duzu, eta, ahal bada, Webgunean sartzen zaren bakoitzean, behar bezala informatuta egon zaitezen biltzen den informazio-motari eta haren tratamenduari buruz. Webgunearen behealdean duzu Pribatutasun-politika.