Politika integrala
Ausolan, MONDRAGON Korporazioko kide den kooperatiba-jatorriko enpresa-taldea gara. Bezeroei balioa ematen dieten errestaurazio-zerbitzu, garbiketa-zerbitzu eta zerbitzu-osagarrien kudeaketan aditua, beraiekin, gure profesionaltasunak sortzen duen konfiantzan eta hartutako konpromisoak betetzean oinarritutako harreman iraunkorrak eraikiz. Oinarrizko printzipio kooperatiboetan eta pertsonen konpromisoan inspiratzen gara, eta gure balioak hauetan oinarritzen ditugu
- Zintzotasuna: Ausolanen, esaten duguna betetzen dugu, eta egunero egiten dugu; horregatik, konfiantzan oinarritutako harreman iraunkorrak eratzen ditugu.
- Konpromisoa: Ausolaneko pertsonak jakitun gara gure lana ezarritako epean betetzeak duen garrantziaz. Profesionaltasunez, erantzukizunez eta inplikazioz egiten diogu aurre lan horri, ahaleginik handiena eginez kalitatezko emaitza lortzeko, igurikimenak ase eta gaindituko dituena.
- Lankidetza: Ausolanen taldean lan egiten dugu, gure ahaleginak gidatzen eta koordinatzen ditugu, elkarlana eta partekatutako helburuak lortzea bultzatzeko.
- Ekimena: Ausolanen uste dugu gure aktiborik handiena gure pertsonen ekimena dela, bai eta gure bezeroen beharrei erantzungo dieten irtenbide berritzaileak sortzeko gaitasuna ere.
Hauek dira gure funtzionamendu-ardatz estrategiko nagusiak:
- Elikagaien segurtasuna: gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea funtsezko faktore estrategikoa da, gure bezeroen beharrak eta igurikimenak asebetetzera konprometitzen gaituena; elikadura seguru eta osasungarri bat bermatzen die, erakundearen maila guztietan higiene eta osasun segurtasunarekin dugun konpromisoaren ondorioz, autokontrol-planetan ezarritako neurri guztiak hartuz, ezarriz eta mantenduz.
- Enpresa osasungarria izatea: gure jarduera, langileen osasuna, segurtasuna eta ongizatea etengabe
sustatzearekin eta babestearekin bateragarri egiten dugu, laneko giro osasungarriak sortuz; arriskuak
ezabatzeko eta laneko segurtasun eta osasun-arriskuak murrizteko konpromisoa hartuz; langileen kontsultaren eta parte-hartzearen bidez. - Iraunkortasuna: gure jarduera, ingurumen-babesarekin bateragarri egiten dugu, bai eta ingurumena errespetatzearekin eta kutsadura prebenitzearekin ere. Ingurumen-aspektu esanguratsuak bizi zikloaren ikuspegitik kontrolatzen ditugu, bereziki baliabide naturalen zentzuzko erabileran, hondakinen, ur-isurien eta gas-isurien prebentzioan eta tratamendu egokian eraginez, ekonomia zirkularra sustatzeko jarduerak gauzatuz, elikagai-soberakinen kudeaketa egokia eta hurbileko produktu eta hornitzaileen inklusioa barne, tokiko ekonomia sustatuz eta gure ingurumen-aztarna hobetuz.
- Aniztasuna eta gizarteratzearen inklusioa: gizabanakoen arteko adin, genero, kultura, erlijio eta jatorri etniko desberdintasun guztiak errespetatzen ditugu, pertsona guztiei lan-aukera berdintasuna eskaintzen diegu inolako bereizkeriarik gabe, laneko emaitzak eta merezimenduak beste edozein baldintzaren gainetik lehenetsiz, talentuaren garapena eta parte-hartzea bultzatuz, familia eta lana uztartzeko pertsonen eskubidea errespetatuz eta sustatuz, era guztietako jazarpenak prebenituko dituzten lan inguruneak sortuz eta ezintasunak dituzten pertsonak gure zerbitzuetan integratzea erraztuz, horrela ingurune inklusiboagoak sortuz.
- Gobernu ona: gure sinesgarritasuna eta egonkortasuna bultzatzera bideratutako prozedura korporatiboak diseinatu eta abiarazi ditugu, hazkundea eta aberastasunaren sorrera bultzatzen lagunduz, aplikatzekoa zaion arau-esparru osoa betetzeaz gain.
Ausolanen politika orokorraren esparruan, arriskuak eta aukerak edozein plangintzaren aurreko oinarri gisa zehaztuz, gizarte- eta enpresa-testuingurua kontuan hartzen duten helburuak ezartzen ditugu, erakundearen jarduna etengabe hobetzeko aukera emanez. Zuzendaritza Nagusiari dagokio Plan Estrategikoa urteko Kudeaketa Plan- etan hedatzea, kudeaketa-sistemen arloko helburu kualitatibo eta kuantitatiboak zehazten dituzten prozesuen arabera.
Laura Rodríguez
Zuzendari Orokorra
2022 Martxoa