Ospitaleetarako cateringa

Pazienteen ongizatea, gure kezka handiena

Dieta pertsonalizatua eskaintzen dugu, medikuak paziente bakoitzari agindutakoaren arabera, bizkorrago sendatzeko.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Gehiago ematearen balioa

Pazientearekin eta osasun-langileekin dugun konpromisoa dieta osasungarria ematean datza, behar guztietara egokitua, zerbitzu onena eta kalitate gorena emanez.

Ospitaleetarako dietetan adituak gara; paziente bakoitzaren beharretara egokitzen dugu menu bakoitza. Dietetikan eta nutrizioan espezialisten gure taldea pazienteek behar duten menua eskaintzeaz arduratzen da.

Pertsonan ardaztutako ikuspegia

Gure zentro sanitarioetan, gure profesional taldeak ahalegin guztia egiten du otorduak une atsegingarria izan daitezen ospitaleko egonaldian.

Gure zerbitzuak humanizatzeko lan egiten dugu, etxeko zaporeak eta aromak sukaldaritza-esperientziara hurbiltzeko.

Ospitaleko egonaldia atsegingarriagoa eta goxoagoa egiten dugu, data berezietan, pazienteentzako menu tematikoak eskaintzen baitizkiegu.

Gainera, arreta berezia ematen diegu pazienteen senideei eta osasun-langileei ospitaleetako gure kafetegi eta jantokietan.

Segurtasuna axola zaigu

Gure menuak prestatzeko, platereratzeko eta banatzeko prozesu osoak janaria pazientearengana ezin hobeki iristea du helburu

Zorrotzak gure hornitzaileekin

Hornitzaileak ebaluatzeko gure prozesu zorrotzari esker (Kalitate eta Ingurumen Sistema Propio Integratua – SICMA), lehengaiak zehatz-mehatz kontrolatzen ditugu

Ingurunearekin konprometituta

Ingurunerik ahalik eta hurbilenean erostea lehenesten dugu; hori dela eta, gure hornitzaileen % 80 tokikoak dira

Kalitate goreneko produktuak

Kalitate goreneko produktuak erabiltzearen alde egiten dugunez, gure menuak askotarikoagoak dira, eta paziente bakoitzera egokitzen dugu elikadura

Etengabeko lankidetza

Dietista-nutrizionisten gure talde espezialistak espezialista medikoekin lankidetzan lan egiten du, medikuak paziente bakoitzari agindutakoaren araberako dieta bat eskaintzeko

Ospitaleetako beste zerbitzu batzuk

ZERBITZUAREN ANTOLAKETA

Ospitaleko zerbitzua gidatzen duen giltzarria

Kudeatzailea arduratzen da Ausolan taldea ospitalean koordinatzeaz, dena ezin hobeki joan dadin. Ikastetxeko eguneroko bizitza eraginkortasunez antolatu, konpondu eta aurrera eramaten du, eta zerbitzu bikaina bermatzen du.
Ospitale bakoitzean, nutrizioan eta dietetikan espezializatutako talde bat dugu medikuekin elkarlanean, pazienteen elikadura haien behar terapeutikoetara egokitzeko.

  • 01/ Beharrei aurrea hartzen die
  • 02/ Zerbitzua bermatzen du
  • 03/ Lan-planak antolatzen ditu
  • 04/ Gorabeherak konpontzen ditu
  • 05/ Kalitate-plana ezartzen du
  • 06/ Langileen estaldura bermatzen du
  • 07/ Bezeroarekin komunikazio zuzena du
  • 08/ Prestakuntza-plana proposatzen eta ezartzen du
  • 09/ Zerbitzua etengabe gainbegiratzen du
  • 10/ Zentroa, Ausolanen taldea eta haren sailak lotzen ditu

Esaguzu zer behar duzun