Lege-oharra
AUZO LAGUN, S. COOP. (aurrerantzean, “AUSOLAN”) kooperatiba bat da. Arrasaten du egoitza (Uribarri etorbidea, 35, 20500 Arrasate, Gipuzkoa. IFK: F-20032553), eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan jasota dago (23. folioa, 4. idazpena, 1361 zenbakia).
AUSOLAN da AUSOLANen webguneari (aurrerantzean, “Webgunea”) dagozkion jabetza intelektualeko edo bestelako eskubide guztien titularra. Erabiltzaileek (aurrerantzean, “Erabiltzailea” edo “Erabiltzaileak”) Webgunea atzitzeko eta erabiltzeko, erabilera-baldintza hauek bete beharko dira (aurrerantzean, “Erabilera-baldintzak”), eta Webgunea erabiltzeko beharrezko funtzionalitate, zerbitzu, prozesu, aplikazio, plataforma edo bitarteko oro arautzen duten bestelako lege-testuekin osatuko dira.
Webgunean sartu eta ibiltzen direnak Erabiltzaile izango dira, eta Erabilera-baldintzak eta pribatutasunari eta cookieei buruzko politikak irakurri dituztela eta onartzen dituztela aitortuko dute. Webgunean sartzeak eta han dauden edukiak erabiltzeak esan nahi du Erabiltzaileak Erabilera-baldintza hauek irakurri dituela, eta dauden moduan onartzen dituela. Baldintzetako batzuekin edo guztiekin ados egon ezean, Erabiltzaileak ez du Webgunea erabili behar.
- XEDEA
Webgunean, Erabiltzaileek askotariko edukiak, albisteak eta informazio korporatiboa atzi ditzakete, baita ematen ditugun zerbitzuei buruzko informazio xehatua ere. Zehazki, Webguneak gure sukaldaritza- eta garbiketa-zerbitzuen, ekitaldiak antolatzeko zerbitzuen eta gourmet cateringeko zerbitzuen berri emango dizu, baita gure jarduera garatzea ahalbidetzen diguten beste zerbitzu batzuen berri ere.
Halaber, Webgunea komunikazio-kanala da edozein eratako informazioa eskatu edo iradokizunen bat egin nahi duten bezeroentzat edo bezerogaientzat, baita langileak hautatzeko etorkizuneko prozesuetan parte hartu nahi duten hautagaientzat ere.
- ERABILTZAILEEN KONPROMISOAK
Oro har, Erabiltzaileak nahitaez bete behar ditu Erabilera-baldintza hauek, baita haietan jasotako erabilera-ohartarazpen edo -argibide bereziak ere, eta indarrean dagoen legearen, moralaren, ohitura onen, eta fede onarekin eta ordena publikoarekin erlazionatutako eskakizunen arabera jokatu behar du beti; ardura egokia izango du, eta ez du erabiliko Webgunea haren ohiko funtzionamendua edo AUSOLANen, gainerako Erabiltzaileen edo beste edozein hirugarrenen ondasunak edo eskubideak oztopatu, kaltetu edo honda ditzakeen moduan.
Hain zuzen ere, eta aurreko atala inola ere murriztu gabe, Erabiltzaileak hauek egin beharko ditu nahitaez:
- Webgunean sartzeko behar diren bitarteko eta eskakizun tekniko guztiez hornitu.
- Webgunearen bidez eskainitako eduki edo zerbitzu batzuk atzitzeko AUSOLANek dauzkan inprimakietan eskatutako datuei buruzko informazio egiazkoa eman, eta hura eguneratuta mantendu. Eskura dauzkan beste lege-neurri batzuk gorabehera, AUSOLANek beretzat gordeko du Webgunerako sarbidea kentzeko, ukatzeko edo eteteko ahalmena, emandako datuak faltsuak, okerrak edo engainagarriak badira edo hala izan badaitezke. Edonola ere, Erabiltzailea izango da AUSOLANi bidaltzen edo jakinarazten dizkion datu edo edukien erantzule bakarra. Horren haritik, Erabiltzaileak bere gain hartuko du datu edo eduki horiek faltsuak izateak eta behar ez bezala erabiltzeak eragin ditzakeen kalte-galeren gaineko erantzukizuna.
- Webgunearen bidez ez sartu, gorde edo zabaldu hari, zerbitzuren bati edo AUSOLANen, beste edozein Erabiltzaileren edo, oro har, edozein hirugarrenen ekipo, sistema edo sareetako bati kalteak eragin diezazkiokeen programa, datu, birus, kode edo bestelako gailu elektroniko edo fisikorik.
- Webgunea ez aldatu, kopiatu, deskargatu, deskonpilatu edo desmuntatu, alderantzizko ingeniaritza ez egin, haren gaineko lizentziarik ez eman, edo Webgunea edo bertako edukiak edo oinarri-softwarea ez saldu edo imitatu.
- ERANTZUKIZUNAK
AUSOLAN ez da izango AUSOLANekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik interferentzia, omisio, eten, birus informatiko, matxura edo deskonexioen eraginez sistema elektronikoaren funtzionamendu operatiboan eta Erabiltzaileen tresna edo ekipo informatikoetan gertatzen diren kalteen erantzule, baldin eta Webgunean ibiltzea eragozten edo atzeratzen badute; ezta Interneten gabezia edo gainkargen eraginez erabileran edo beste sistema elektroniko batzuetan gertatzen diren atzerapen edo blokeoen erantzule ere; halaber, ez da izango AUSOLANi egotzi ezin zaizkion eta Erabiltzaileari, hirugarrenei edo ezinbesteari zor zaizkion arrazoiengatik zerbitzua eman edo sarbidea baimendu ezin izatearen erantzule.
Hala ere, AUSOLANek dio, hala badagokio, ahal dituen eta teknologiaren egoerak uzten dizkion neurri guztiak hartu dituela, eta hartuko dituela, Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko eta birusak eta Erabiltzaileentzat kaltegarriak diren gainerako osagaiak saihesteko eta ez zabaltzeko.
AUSOLANek beretzat gordetzen du Webgunerako sarbidea edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi gabe eteteko eskubidea, arrazoi teknikoak, segurtasunekoak, kontrolekoak, mantentze-lanak, hornidura elektrikoko akatsak edo beste edozein arrazoi direla medio. AUSOLANek ez du kontrolatzen, oro har, Erabiltzaileek nola erabiltzen duten Webgunea.
AUSOLAN ez da izango Erabiltzaileak Webguneari ematen dion erabileraren erantzule, baldin eta erabilera horrek edozein motatako arau (nola nazionala hala nazioartekoa), jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak edo hirugarrenen beste edozein eskubide urratzen badu.
AUSOLAN ez da izango Webgune honetako edo honen bidez atzi daitezkeen beste webgune batzuetako edukian egon daitezkeen akats edo omisioen erantzule. AUSOLAN ez da izango, ezta ere, Webgunea erabiltzearen ondoriozko edozein kalteren erantzule, ezta hura erabiltzean ematen den informazioan oinarrituta egiten den edozein gauzaren erantzule ere.
AUSOLANek ez du bermatzen Webgunearen Erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan kalte edo aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik. Ondorioz, AUSOLAN ez da izango elementu horiek Erabiltzaileari edo hirugarrenei eragin diezazkiokeen kalte-galeren erantzule.
- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webguneari dagozkion jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak eta beste edozein eratakoak, eta han jasota dagoen informazio oro (besteak beste, hari buruzko informazioa, testuak, datuak, irudiak, grafikoak, diseinuak, iturburu-kodea, softwarea, markak, nabigazio-egiturak, datu-baseak, etab., eta han agertzen den beste edozein eduki), AUSOLANenak baino ez dira.
Erabiltzaileak hitzematen du AUSOLANen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak errespetatuko dituela. Erabiltzaileak pertsonalki eta pribatuki erabiltzeko baino ezin izango ditu ikusi atariko elementuak. Horren haritik, berariaz debekatuta dauka Erabiltzaileak elementu horiek kopiatzea, igortzea, eraldatzea, banatzea, publikoki komunikatzea, jendaurrean jartzea, erauztea, berrerabiltzea, ustiatzea edo beste edozein modutara erabiltzea, edozein bitarteko edo prozeduraren bidez, ez badago legez baimenduta edo AUSOLANek berariaz eta idatziz baimentzen ez badu.
Berariaz debekatuta dauka Erabiltzaileak Webguneko edozein eduki edo hark instalatuta daukan edozein babes-gailu edo segurtasun-sistema ezabatzea, aldatzea eta manipulatzea.
- DATUEN BABESA
Webgunean sartzeko eta ibiltzeko, Erabiltzaileak ez du zertan erregistratu. Hala ere, Webguneko zenbait zerbitzutan sartzeko, dagokion inprimakian ezarritako beharrezko datu pertsonalak eman beharko ditu Erabiltzaileak.
Inprimaki bakoitza osatzeko, Erabiltzaileak datu pertsonalen tratamenduko baldintzen klausula bat onartu beharko du; klausula horretan, behar duen informazio guztia emango zaio, datu pertsonalen babesari dagokionez indarrean dagoen legeriaren arabera.
AUSOLANek hitzematen du bidezko eran, leialki eta gardentasunez tratatuko duela eman zaion informazio pertsonala. Tratamendu horiek aproposak eta egokiak izango dira, eta behar denera mugatuko dira, haiek tratatzeko xedeei dagokienez.
Erabiltzaileek Pribatutasun-politikan aurki dezakete horri buruzko informazio gehiago.
- HIRUGARRENEN ESTEKAK
Erabilera-baldintza hauek AUSOLANen Webguneari eta edukiei soilik dagozkie, eta ez zaizkie aplikatzen Webgunearen bidez atzi daitezkeen hirugarrenen esteka eta webguneei edo, oro har, hirugarrenek emandako beste edozein zerbitzuri.
AUSOLANek Erabiltzaileen eskura jar ditzakete hirugarrenenak diren edo hirugarrenek kudeatzen dituzten beste webgune batzuetarako estekak edo hiperestekak. AUSOLANek ez ditu inola ere kontrolatzen webgune horiek emandako informazioa, edukiak, produktuak edo zerbitzuak. Webgune honen bidez esteka horietan sartu ahal izateak ere ez du esan nahi AUSOLANek haietako edukia gomendatzen edo onartzen duenik.
AUSOLAN ez da inola ere izango besteren webgune bateko esteka bateko edukien erantzule, eta ez du bermatuko hiperesteka horietan edo Interneteko beste webgune batzuetan jasotako edozein material edo informazioren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna eta baliozkotasuna.
Edonola ere, Erabiltzailearen erantzukizuna izango da webgune horietan argitaratutako erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politikak irakurri eta onartzea.
- COOKIEEN ERABILERA
Batzuetan, Webgune honek cookieak erabiltzen ditu; alegia, Erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren eta hari buruzko informazioa lortzea ahalbidetzen duten datu-fitxategi txikiak. Erabiltzaileak cookieen sorrera galaraz dezake, bere arakatzailean dagokion aukera hautatuta; hala ere, cookie horiek desaktibatuz gero, baliteke Webgunea ondo ez ibiltzea. Cookieen politikan kontsulta dezakezu informazio gehiago.
- KOMUNIKAZIO- ETA JAKINARAZPEN-MODUAK
Erabilera-baldintza hauen ondorioetarako, eta Erabiltzaileak eta AUSOLANek elkarri zerbait esan behar izanez gero, kanal hauek erabili beharko dituzte:
- Aurrez aurrekoa, edo egoitza nagusira zuzendutako posta-mezua (dokumentu honen hasieran adierazi da helbidea).
- Helbide elektroniko hau: ausolan@ausolan.com.
- Telefono-zenbaki hau: 607400333.
Halaber, AUSOLANek hirugarrenen eskubideak eta legeria aplikagarria errespetatzen ditu. Webgunearen Erabiltzailea ere horretara behartuta dago. Webgunearen funtzionamenduan gorabehera teknikorik aurkituz gero, edo atalen batean akatsak, zehaztasunik ezak edo legeriaren kontrako edukiak aurkituz gero, aurretik aipatutako harremanetarako bitartekoak erabil ditzakezu haien berri emateko.
- KLAUSULEN INDEPENDENTZIA ETA INTEGRAZIOA
Erabilera-baldintza hauetako klausularen bat legez kontrakoa bada, edo baliorik edo eraginik ez badu, klausula horrek ez du eraginik izango besteetan, baldin eta Erabilera-baldintzek alderdiei ematen dizkieten eskubide eta betebeharrei funtsean eragiten ez bazaie. Funtsezkotzat joko da alderdien interesak larriki kaltetzen dituen edo Erabilera-baldintzen xedeari berari eragiten dion edozein egoera. Baldintza horiek beste batzuekin ordeztu edo integratuko dira; beste baldintza horiek ordeztutakoen xedeari erantzungo diote, legearekin bat etorriz. Alderdiek uko egiten diote horren ondorioz eska litekeen edozein kalte-ordainengatiko edozein erreklamazio egiteari.
- LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Webgunean sartuz gero, Erabiltzaileak Erabilera-baldintza hauetan jasotakoa onartuko du. Erabilera-baldintza hauekin ados ez bazaude, ez sartu Webgunean, eta ez ezazu erabili. Espainiako legeria komunak zuzenduko dute haien inguruko eztabaida oro. Alderdiek berariaz uko egingo diote dagokien eskumenari, eta Bergarako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegiei men egingo diete.