Ausolan Fundazioak, BCC Innovation-ekin elkarlanean, gida bat kaleratu du eskola-kantinetan elikagaiak gutxiago alferrik galtzeko
2024 mai. 09Ikasleen artean ingurumen- eta gizarte-kontzientzia sustatzeko asmoz
Ausolan Fundazioak, BCC Innovation-ekin elkarlanean, gida bat kaleratu du eskola-kantinetan elikagaiak gutxiago alferrik galtzeko
- Tresna horri esker, beharrak identifika daitezke, elikagai gutxiago xahutzeko: menuen plangintza, eskola-komunitatearen sentsibilizazioa, elikagai-soberakinen kudeaketa eraginkorra, etab.
- Gida honen bereizgarria da profesionalak urratsez urrats joan daitezkeela txantiloi batzuetan oinarrituta; egoera aztertu, autoebaluazioa egin, eta ekintza-plan bat prestatu sukaldeetan elikagaiak gutxiago alferrik galtzeko
- Ausolan Fundazioak bultzatu du proiektua, Ausolan Taldearekin eta BCC Innovation-ekin elkarlanean.
Ausolan Fundazioak (Ausolan Taldeko irabazi-asmorik gabeko elkartea) eta BCC Innovation-ek (Basque Culinary Center-en gastronomiako zentro teknologikoa) gida bat prestatu du eskola-kantinetan elikagaiak gutxiago alferrik galtzeko. Tresna horri esker, ikastetxeetako egoerari buruzko diagnostikoa egin ahal izango dute kantinetako profesionalek, eta beren egunerokotasunean jardunbide jasangarriak txertatu.
Gida honen bereizgarri nagusia da prozesu gidatu bat eskaintzen duen lan-koaderno bat izan nahi duela diagnostiko bat erraz egiteko, neurriak lehenesteko eta aurretiazko lan-plan bat zehazteko, elikagaiak gutxiago alferrik galdu daitezen.
Edukiak eta formatuak arau-esparruko betebeharrak betetzen dituzte, lehentasunen hierarkia aplikatzeko plan bat zenbatesteari eta edukitzeari dagokionez.
Elikagaiak prestatzeko prozesuko askotariko etapetan diharduten langileek parte hartu dute gida egiten; horrek zehaztasun objektiboa ematen dio tresna martxan jartzeko orduan. Hiru fasetan banatzen da prozesua: diagnostikoa, analisia eta ekintza.
Elikagai gutxi xahutzea etengabeko hobekuntzako bidea da, eta modu aktiboan parte hartu behar dute etapetako bakoitzean diharduten eragile guztiek. Garrantzitsua da prozesua sistematizatzea eta ahalik eta informaziorik fidagarriena izatea erabakiak hartzen laguntzeko. Gidari esker, analisi fidagarri hori egin daiteke, eta neurri eraginkorrak har daitezke.
Horretarako, komunikazioak eraginkorra izan behar du etapa guztietan; hori dela eta, funtsezkoa da eragile parte-hartzaileekin elkarlanean aritzea, baita hornitzaile eta erakunde hartzaileekin aliantza estrategikoak egitea ere, nola elikagai gutxiago xahutzeko hala elikagai-soberakinak daudenean haiek errazago emateko.
Edonola ere, ez dugu ahaztu behar lehentasuna dutela hezkuntza-komunitatearekin elkarlanean aritzeak eta jantokietan haurrengan ohitura arduratsuak sortzeak, elikagai gutxiago xahutzen lagunduko duen aldaketa-giroa sortzeko.
Eskola-jantoki jasangarriagoa eta kontzienteagoa! lelopean, María Marínek hau ondorioztatu du: “gida honek ezinbesteko baliabide bihurtu nahi du, Ausolanen eskola-kantinetan elikadura jasangarria eta gizarte-kontzientzia uztar daitezen, etorkizuna bidezkoagoa eta ekitatiboagoa izan dadin”.