Arrasatek Ausolan sortu zuten 17 emakumeak omendu ditu kale batekin
2024 aza. 18Atzo, azaroak 17, Arrasateko Udalak “17 Emakume” kale berria inauguratu zuen. Orain arte Alfonso VIII.a kalea zen, eta 1969an Auzo Lagun, gaur egun Ausolan izenez ezagutzen dena, sortu zuten 17 emakume aitzindari eta ausarten omenez jarri diote izen berria.
Zuztarrak Errotuz elkarteak antolatu zuen ekitaldia, Arrasateko udalaren babesarekin, eta bertan egon ziren Maider Morras alkatea eta Mª Dolores Albisua eta Mercedes Mogilincki, 17 emakume haietako bi, egunean zehar duela mende erdi baino gehiago bultzatu zuten ondare horri buruzko testigantzak partekatu zituztenak.
“17 emakume horiek emakumeen ekintzailetzarekin, ahalduntzearekin eta eskubideekin konprometituta egoteagatik nabarmendu ziren, 1969ko garaia konplexua zen-eta. Izan ere, haiei zor zaie Espainian lehen lan haurtzaindegia sortzea, gaur egun Umezaintza izenez ezagutzen dena.
17 Emakume kalea emakume horiek izan zuten eragina eta ezarri zituzten balioen aitortza da, balio horiek oraindik ere indarrean baitaude 11.000 profesionalek -horietatik asko emakumeak- osatutako lantaldean.
Utzi ziguten ondareagatik eta inspirazioagatik erakusten diogun begirunea da mugarri hau; haien balioak oraindik bizirik daude gure eguneroko ekintzetan, eta etorkizunerantz gidatzen gaituzte.