Egoitzetarako cateringa

Egoiliarrak etxean bezala sentitzeko egiten dugu lan

Egunero, otordua ongizate- eta zainketa-une izatea bermatzen dugu. Adinekoen behar espezifikoetara egokitutako menu orekatuen proposamena. Badakigu elikadura osasungarria funtsezkoa dela haien ongizaterako; hori dela eta, otordu bakoitzarekin osasuna eta bizi-kalitatea sustatzen dituzten aukera zaporetsuak eta elikagarriak eskaintzen ditugu.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Proposamen gastronomikoa

Gure proposamen gastronomikoari esker, etxean bezala sentituko dira egoiliarrak.

Gure adinekoak zaintzeko, proposamen gastronomiko bakarrak eskaintzen ditugu, sasoiko menuekin eta etxeko errezeta askotariko eta orekatuekin, eta gune bakoitzeko gustuak eta sukaldaritza tradizionala errespetatuz.

Elikaduraren bidez zaintzean, pertsonalizazioa funtsezkoa da. Behar terapeutiko guztietara egokitutako dieta pertsonalizatuen aukerarik zabalena eskaintzen dugu, hala nola zaporeak, koloreak eta usainak mantentzeko formula berritzaile eta inklusiboak kontuan hartuta, eta testura egokituak eskatzen dituzten elikadura-beharrak aintzat izanda.

Gure menuen artean, festek eta egun bereziek ere badute beren tokia, ekitaldi esanguratsuak partekatzea ere garrantzitsua baita. Bizitzako uneak une gastronomiko bereziekin ospatzen ditugu; une horietan, tradizioak berreskuratzen ditugu, eta, haiei esker, taldeko emozioak eta bizipenak ditugu eta partekatu egiten ditugu.

Gure elikagai-eskaintza diziplina anitzeko talde bat prestatzen du, tartan dietista-nutrizionistak.

Arreta handiz prestatzen ditugu menuak, mokadu bakoitza pertsona bakoitzari egokitutako plazera izan dadin.

Menu orekatuak, eta behar guztietara egokituak, goi-mailako kalitateko lehengaiak eta hurbileko hornitzaileak soilik erabilita, baita teknologiarik onena ere; horri esker, une oro berma ditzakegu kalitate-estandar ezin hobeak.

Zentzumenak pizten ditugu aparteko esperientzia gastronomikoekin

Gure esperientzia gastronomikoei esker, modu berri eta zirraragarrian goza dezakezu janariaz; zentzumen guztiak esnatzen dituzte, zapore berriak aurkitzen laguntzen dute, eta sukaldaritzako istorioak ezagutzen eta partekatzen.

Gugan konfiantza jartzen dutenen bizi-kalitatea hobetzen dugu. Egin bat gure sukaldaritzako abenturarekin!

Zentzumenak esnatzen ditugu

Elikadura-esperientzia atsegingarriak sortzen ditugu, zentzumenak, arreta eta kontzentrazioa pizteko, egoiliarrentzat egun bakoitza berezia izan dadin.

Haien elikadura-ongizatea bultzatzen dugu, tradizioak, emozioak partekatzeko oroitzapenak eta taldean esperimentatzeko bizipenak berreskuratzen dituzten esperientzia gastronomikoen bidez.

Zapore eta usain ezagunen bidez emozionalki lotzeak une bereziak ekartzen dizkie gogora, eta haien memoria sustatzen du.

Autonomia eta azkartasuna bultzatzen ditugu, elikadurarekin erlazionatutako jarduera praktikoen bidez.

Belaunaldiarteko une gastronomikoak antolatzen ditugu, abentura gastronomikoa adin desberdinetako pertsonekin parteka dadin.

“Adinekoen ongizatearekin eta bizi-kalitatearekin konprometituta gaude”.

Beste zentro soziosanitario batzuetarako cateringa

ZERBITZUAREN ANTOLAKETA

Zentro soziosanitarioko zerbitzua gidatzen duen giltzarria

Kudeatzailea arduratzen da Ausolan taldea ikastetxean koordinatzeaz, dena ezin hobeki joan dadin. Ikastetxeko eguneroko bizitza eraginkortasunez antolatu, konpondu eta aurrera eramaten du, eta zerbitzu bikaina bermatzen du.

  • 01/ Beharrei aurrea hartzen die
  • 02/ Zerbitzua bermatzen du
  • 03/ Lan-planak antolatzen ditu
  • 04/ Gorabeherak konpontzen ditu
  • 05/ Kalitate-plana ezartzen du
  • 06/ Langileen estaldura bermatzen du
  • 07/ Bezeroarekin komunikazio zuzena du
  • 08/ Prestakuntza-plana proposatzen eta ezartzen du
  • 09/ Zerbitzua etengabe gainbegiratzen du
  • 10/ Zentroa, Ausolanen taldea eta haren sailak lotzen ditu

Esaguzu zer behar duzun