% 100 kapital nazionalean oinarrituta dagoen enpresa-talde bat, sukaldaritzako eta garbiketako zerbitzu integraletan liderra. Tokian tokiko proiektu desberdinak integratzen ditugu estatu mailan eta bezeroengandik hurbil egotea eta toki bakoitzeko ohiturak errespetatzea dira gure balio bereizgarriak.
Gure jatorritik gertu, gure bezeroengandik gertu
Gure lan egiteko moduaren oinarri izan den filosofia beti izan da bezeroengandik hurbil egotea eta gure zerbitzuak haien behar espezifikoetara egokitzea; horrela, gure jarduera tokian errotzen da.
Horren haritik, urteetan zehar, lan-arlo ditugun merkatuetan esperientzia duten sozietate berriak eta bazkideak integratu ditugu Ausolanen. Lan-dinamika horren arrakasta ikusita, hiri nagusietan egotea eta Espainia osora iristea ziurtatzen digun egitura bat osatu dugu.
55 urte zure zerbitzura
1969an 17 emakume elkarlanean hastearen ondorioz sortu zen Ausolan, eta hori hasieratik izan du bereizgarri. Ausardia horren isla, 11.000 profesionalek osatzen dute gaur egun taldea, gehienak emakumeak, eta 2.300 bezerok baino gehiagok jartzen dute konfiantza gugan eta, bereziki, egunez egun gure esentzia elikatzeko zerbitzatzen ditugun 260.000 menuetan.
1969
1969
Auzo Lagun sortu zen, emakumea lan-munduan sartzeko bidea urratu zuten emakume ekintzaileen talde bat.
1970´
1970´
Espainiako lehenengo haurtzaindegi profesionala sortu zuen, eta menu hotzak eta beroak prestatzeko metodoetan enpresa liderra bihurtu zen 70eko hamarkadan. Lan-arloan ere zenbait aurrerapen ekarri zituen; esaterako, emakumeentzako kontratuen eta lan-merkatuko lanaldien araupetzea.
1980´
1980´
1979an, Auzo Lagun bere instalazio industrialera lekualdatu zen. Garai hartako makina eta teknologia aurreratuenak erabili zituen eta, haiei esker, ezagutza gehiago bereganatu zituen, eta, hala, 86an, “bezeroaren etxean” hasi zen jakiak prestatzen, “in situ” izeneko sistemarekin.
1990´
1990´
1992an, Erein Nekazaritza Elikagaien Elkartean (etorkizunean, ERKOP) integratu zen, eta, 1994an, bigarren sukalde zentrala ireki zuen Irunen. Comislagun sortu zen Valentzian; horrela, Levanteko lurraldera zabaldu ahal izan zen, eta Nafarroako lurraldera ere iritsi zen 1999an Jangarria enpresa eskuratzeari esker.
Ziurtagiri ugari lortu zituen hamarkada honetan; besteak beste, ISO 9002 1995ean (Kalitate Sistemaren Ziurtagiria). ISO kalitate ziurtagiria in situ zentroei aplikatuta lortzen zuen lehenengo enpresa bihurtu zen.
2000´
2000´
Beste enpresa batzuk erosi ziren, nola Euskadin (Cocina Central Goñi S.L Bizkaian 2004an) eta hala Katalunian (Adara Seniors Service S.L. Bartzelonan).
Aldi honetan nabarmentzekoa izan zen jasangarritasunarekiko eta gizarte-erantzukizuneko neurriak hartzearekiko konpromisoa jarri zela abian. 2005ean, ISO 14001 lortu zuen (Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiria), eta, gero, 2007an, Euskaliten Zilarrezko Q, EFQM (European Foundation for Quality Management) Erabateko Kalitatearen Europako Eredua garatuta.
2010´
2010´
Gaztela eta Leon aldera zabaltzen jarraitu zuen, Burgosen Igmo enpresa eskuratuta (2013). 2015ean, Geslagun finkatu zen, garbiketa-unitate nazionalari izena ematen dion merkataritza-enpresa gisa. Iparralden, Bertakoa (2017) sortu zen, inguruko ikastoletako haurrak elikatzeko, eta beste catering eredu bat sortu zen ere, Sharma (2018), enpresa goi-mailako cateringera eta gastroesperientzietara dibertsifikatzeko.
2020´
2020´
Negozioak finkatzeko garaia. Erakundeak bere kideekin hartutako konpromisoak indartu ziren ere: 2018an, Enpresa Osasungarriaren Ziurtagiria lortu zuen, eta 2019an, berriz, ISO 45001, Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemen Ziurtagiria; eta 2021ean, Ausolan Fundazioa sortu zen, gizartearekiko konpromisoari erantzunez.
Gaur
Gaur
Ausolanek aurrera jarraitzen du, gure bezeroen beharretara egokitzeko produktu eta formula berriak bilatzen. Horretarako, uste osoz, gure enpresa sortu eta haren alde borrokatu eta atsedenik gabe lan egin zuten 17 emakume haien dinamismo eta energia berarekin egiten dugu lan. Ziur gaude duela 55 urte hasi zen nahia indartzen jarraitu behar dugula.
Gizarte-erantzukizun korporatiboa
Gure konpromisoak
Ausolanen, konpromisoa izateko eta egiteko modu gisa ulertzen dugu. Sozietate kooperatiboa garen heinean, gure DNAn daramagu gizarte-erantzukizuna. Hitza betetzeaz gain, planetarekiko, gure taldeekiko eta oro har gizartearekiko konpromisoa ere sentitzen dugu.
Jasangarritasuna
Ausolanen alde eginez gero, gure planetaren epe luzerako jasangarritasuna kezka duen hornitzaile baten alde egingo duzu; jasangarritasuna sentitzeaz gain, bere estrategiaren funtsezko osagai gisa ere ezarri du.
Erosketa berdea
Elikagai-hondakinen murrizketa
Ontzi, produktu eta zerbitzuen ekodiseinua
Ekoizpen jasangarria
Mugikortasun jasangarria
Hondakinen berrerabilera eta balorizazioa
Etengabeko hobekuntzarako neurketa eta segimendua
Lantaldea
Gure lantalde guztien osasunak, segurtasunak eta ongizateak egunero ematen diegun zaintza eta babesa islatzen du. Gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzearen alde egiten dugu, pertsona guztientzat lan egonkorra eta kalitate handikoa sortuz.
Gure profesionalek beren ibilbideak garatzea eta beren bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa orekatzea nahi dugu. Ezagutza, profesionaltasuna, aniztasuna, desgaitasuna duten edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak integratzen ditugu, baina, batez ere, pertsonak barne hartzen ditugu.
Egin bat Ausolanen taldearekin. Zure moduko pertsonak behar ditugu
Elkartasuna ere bada Ausolan. Gure emaitzen zati bat gizarte-proiektuetara bideratzen dugu. Hortik sortu da Ausolan fundazioa. Talde ahulenek elikadura osasuntsua, nahikoa eta jasangarria izan dezaten bermatzea du helburu, familietan bizimodu osasuntsuko ohitura eta inguruneekin erlazionatutako heziketa sustatzea, eta emakumeak teknikoki eta profesionalki gaitzea, enplegu duina izan dezaten.
Enpresa gisa, gure bezeroei balioa ematea dugu helburu, sukaldaritza- eta garbiketa-zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak kudeatuz; harreman iraunkorrak eraikitzen ditugu, gure profesionaltasunak eta hartzen ditugun konpromisoak betetzeak ematen duten konfiantzan oinarrituta.
Eta hori guztia, gizarte- eta enpresa-proiektu baten bidez. Proiektuaren esparruan, kooperatibako balioetan inspirazioa hartuta, haren parte direnen garapena eta partaidetza sustatuko dugu, ilusioa eta konpromisoa sortuz. Eta gure enpresa gisako etorkizuna bermatzeko eta gure ingurunearen ongizateari laguntzeko behar diren emaitzak lortzea izango dugu helburu.
Datozen urteetan, Ausolan indartsuagoa egingo dugu, hazkundearen eta errentagarritasunaren bidean, talde profesional eta konprometituekin eta, jasangarritasunaren ikuspegitik, antolaketa eraginkorragoarekin, etorkizuneko Ausolan enpresa aurrera eramateko.
Gure jardueraren euskarriak
Zuzentasuna konfiantzaren oinarria da
Esaten duguna betetzen dugu, eta egunero egiten dugu, konfiantzan oinarritutako harreman iraunkorrak sortuz
Lankidetza da gure indarrak biderkatzen dituen palanka ahaltsua.
Taldean egiten dugu lan, gure ahaleginak lideratzen eta koordinatzen ditugu lan amankomuna sustatzeko eta helburu partekatuak erdiesteko
Konpromisoa autoeskakizunarekiko zuzenki proportzionala da.
Ezarritako epearen barruan egiten dugu gure lana, profesionaltasunez, erantzukizunez eta inplikazioz, eta ahalegin guztia egiten dugu itxaropenei erantzun eta haiek gainditzen dituen kalitate oneko emaitza lortzeko
Inork eskatu, gabe zuzena dena egitea da ekimena
Gure ustez, aktibo nagusia gure pertsonen ekimena da, baita gure bezeroen beharrei erantzuten dieten soluzio berritzaileak sortzeko gaitasuna ere
Handi egiten gaituzten zifrak
Ausolanek egindako ahalegin horren guztiaren sari gisa, gure bezeroen konfiantza eta fideltasuna dugu (egun % 98 baino handiagoa). Horri esker, etengabe hazi da gure proiektua, eta, hala, sukaldaritza-zerbitzuen Espainiako laugarren empresa handiena bihurtu gara, eta 100% kapital espainiarra dutenen artean lehena.