Ausolanek kalitate handiko garbiketa-soluzio integralak eskaintzen dizkizu. Gure zerbitzuak xehetasunez zaintzen ditugu, eta, haien bidez, bezero eta erabiltzaileen ongizatea sustatzen dugu, ingurune garbiak, ordenatuak eta seguruak eskainiz.
Ausolanek ospitale bakoitzaren beharretara egokitutako garbiketa-zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu. Hori lortzeko, instalazioen azterketa tekniko zehatzak egiten ditugu, baita gure bezeroen lan-sistemak eta eskakizunak integratzeko moduen azterketak ere.
Osasun-zentroen garbiketa integrala
Instalazio guztiak behar bezain garbi eta desinfektatuta daudela ziurtatzen dugu, arrisku-eremuetako bakoitzerako garbiketa-protokolo espezifikoak aplikatuz
Ospitaleratze-gunearen garbiketa integrala
Pazienteen osasuna eta segurtasuna bermatzen dugu, logelak sakon garbituz eta desinfektatuz
Garbiketa terminala
Garbiketa sakonak egiten ditugu arrisku handiko eremuetan (ebakuntza-gelak, zainketa intentsiboetako unitateak, etab.), paziente bati alta eman edo ebakuntza egin ondoren
Beira eta fatxaden garbiketa
Teknologiarik aurreratuena darabilgu, lekurik zailenetara iristeko, eta beti kalitate gorena eskaintzen dugu
Kanpoaldeen garbiketa
Kanpoalde, aparkaleku, atsedengune, lorategi eta abarren mantentze-lan integralak egiten ditugu
Garbiketa mekanizatua
Korridore, jantoki, bainugela eta gune komunetako zoruen garbiketa mekanizatuak garbiketa sakonaren bermea dira
Gure bezeroen beharrei erantzuteko, Ausolanen garbiketa-zerbitzuak arrakasta frogatuko prozesuetan oinarrituta garatzen dira. Alde batetik, gure langileak kudeatzen eta trebatzen ditugu zerbitzu bikaina eskaintzeko. Bestetik, jarduketa-protokolo espezifikoak ditugu eremu sentikorretan, eta ingurumena eta pertsona guztien osasuna zaintzen dituzten produktu jasangarriak erabiltzen ditugu.
Gainera, komunikazio arina eta koordinazio eraginkorra dugu bezeroarekin, kudeatzailearen bidez; horrela, zerbitzuaren kontrol zorrotza eta etengabeko hobekuntza bermatzen dugu.
Egoitzetarako gure garbiketa-zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi duzu?
Arropa garbi eta egoera ezin hobean dagoela ziurtatzen dugu
Lan osagarriak
Beste zerbitzu osagarri batzuk integratzen ditugu gure eguneroko lanean; besteak beste, oheko arropa aldatzea, garbiketa-elementuak ematea, mantentze-lanetako zerbitzuari kalteen berri ematea, etab
Lurzoruen eta ehunezko gainazalen tratamendua
Zoruak eta ehunezko gainazalak berritzen eta mantentzen ditugu, haien itxurari eta iraunkortasunari eusteko
Obren ondorengo garbiketak
Zurekin koordinatzen gara berritze-lanen ondoren instalazioak garbi eta ordenatuta geratzen direla bermatzeko
AUSOKLEAN METODOLOGIA
Garbiketa-kalitate gorena ematea da gure konpromisoa
Ausolanek garbiketa-estandarrak goratzen ditu, eta txukun-txukun uzten du zure ospitalea, Ausoklean izeneko metodologia ezarrita, zeinak abangoardiako garbiketa-prozedurak eta -protokoloak baititu.
01/
Azalera
Garbitu behar diren eremuak identifikatzen ditugu.
02/
Maiztasuna
Gainazal bakoitzaren garbiketa-maiztasunak ezartzen dituen lan-programa bat prestatzen dugu.
03/
Sistemak
Azken teknologiako garbiketa-sistemekin lan egiten dugu; haiei esker, kalitate handiko emaitza bermatzen dugu, eta langileen osasuna eta ingurumena ere zaintzen ditugu.
04/
Protokoloak
Eremu bakoitzeko protokolo eta argibide zehatzak ematen ditugu.
05/
Taldea
Gure taldeak trebatzen ditugu, erabat prestatuta dauden langile egokiak ditugu zure zerbitzuaren behar espezifikoei erantzuteko.
ZERBITZUAREN ANTOLAKETA
Egoitzako zerbitzua gidatzen duen giltzarria
Kudeatzailea arduratzen da Ausolan taldea ospitalean koordinatzeaz, dena ezin hobeki joan dadin. Ikastetxeko eguneroko bizitza eraginkortasunez antolatu, konpondu eta aurrera eramaten du, eta zerbitzu bikaina bermatzen du.
01/
Zerbitzua antolatzen eta ezartzen du: Ospitaleko eguneroko bizitza eraginkortasunez antolatu, konpondu eta aurrera eramaten du.
02/
Pertsonak kudeatzen ditu: Garbiketa-taldearen burua da, talde profesionala izan dadin eta balioa eman dezan.
03/
Bezeroarekin komunikazio zuzena du: Etengabeko hobekuntza kudeatzea, bezeroarekin etengabe hitz eginez.
04/
Kudeatzaileak garbiketa lan taldearen, bezeroaren eta Ausolan-en arteko lotura egiten du.
Ospitaleetarako gure garbiketa-zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi duzu?