Ausolanek kalitate handiko garbiketa-soluzio integralak eskaintzen dizkizu. Gure zerbitzuak xehetasunez zaintzen ditugu, eta, haien bidez, bezero eta erabiltzaileen ongizatea sustatzen dugu, ingurune garbiak, ordenatuak eta seguruak eskainiz.
Ausolanek ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitutako garbiketa-zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu. Hori lortzeko, instalazioen azterketa tekniko zehatzak egiten ditugu, baita gure bezeroen lan-sistemak eta eskakizunak integratzeko moduen azterketak ere.
Ikastetxe -eraikinen garbiketa integrala
Instalazio guztiak behar bezala garbi eta desinfektatuta daudela ziurtatzen dugu, giro segurua eta ongizatea lortuz
Garbiketa orokorrak edo obra-garbiketak
Zurekin koordinatzen gara ikasturte bakoitzaren hasieran instalazioak garbi eta ordenatuta geratzen direla bermatzeko
Beira eta fatxaden garbiketa
Teknologiarik aurreratuena darabilgu, lekurik zailenetara iristeko, eta beti kalitate gorena eskaintzen dugu
Lurzoruen eta ehunezko gainazalen garbiketa
Zoruak eta ehunezko gainazalak berritzen eta mantentzen ditugu, haien itxurari eta iraunkortasunari eusteko
Garbiketa mekanizatua
Korridore, ikasgela eta kirol-eremuetako zoruen garbiketa mekanizatuak garbiketa sakonaren bermea dira
Gure bezeroen beharrei erantzuteko, Ausolanen garbiketa-zerbitzuak arrakasta frogatuko prozesuetan oinarrituta garatzen dira. Alde batetik, gure langileak kudeatzen eta trebatzen ditugu zerbitzu bikaina eskaintzeko. Bestetik, jardutekoprotokolo espezifikoak ditugu eremu sentikorretan (esaterako, haurren komunak edo ikasgelak), eta ingurumena eta haurren osasuna zaintzen dituzten produktu jasangarriak erabiltzen ditugu.
Gainera, komunikazio arina eta koordinazio eraginkorra dugu bezeroarekin, kudeatzailearen bidez; horrela, zerbitzuaren kontrol zorrotza eta etengabeko hobekuntza bermatzen dugu.
Ikastetxeetarako gure garbiketa-zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi duzu?
Instalazioetako segurtasuna eta sarbidea kudeatzeaz arduratzen gara
Arropa-garbiketa
Arropa garbi eta erabiltzeko prest dagoela ziurtatzen dugu
Mantentze-lanak
Zure instalazioak eta kanpo-eremuak zaintzen ditugu, eta konponketa txikiak egiten ditugu
AUSOKLEAN METODOLOGIA
Garbiketa-kalitate gorena ematea da gure konpromisoa.
Ausolanek garbiketa-estandarrak goratzen ditu, eta txukun–txukun uzten du zure ikastetxea, Ausoklean izeneko metodologia ezarrita, zeinak abangoardiako garbiketa-prozedurak eta -protokoloak barneratzen baititu.
01/
Azalera
Zehatz-mehatz identifikatzen ditugu garbitu behar diren eremuak.
02/
Maiztasuna
Gainazal bakoitzaren garbiketa-maiztasunak ezartzen dituen lan-programa bat prestatzen dugu.
03/
Sistemak
Azken teknologiako garbiketa-sistemekin lan egiten dugu; haiei esker, kalitate handiko emaitza bermatzen dugu, eta langileen osasuna eta ingurumena ere zaintzen ditugu.
04/
Protokoloak
Eremu bakoitzeko protokolo eta argibide zehatzak ematen ditugu.
05/
Taldea
Gure taldeak trebatzen ditugu, erabat prestatuta dauden langile egokiak ditugu zure zerbitzuaren behar espezifikoei erantzuteko.
Beste ikastetxe batzuetarako garbiketa-zerbitzua
ZERBITZUAREN ANTOLAKETA
Ikastetxeko zerbitzua gidatzen duen giltzarria
Kudeatzailea arduratzen da Ausolan taldea ikastetxean koordinatzeaz, dena ezin hobeki joan dadin. Ikastetxeko eguneroko bizitza eraginkortasunez antolatu, konpondu eta aurrera eramaten du, eta zerbitzu bikaina bermatzen du.
01/
Zerbitzua antolatzen eta ezartzen du: ikastetxeko eguneroko bizitza eraginkortasunez antolatu, konpondu eta aurrera eramaten du.
02/
Pertsonak kudeatzen ditu: garbiketa -taldearen burua da, talde profesionala izan dadin eta balioa eman dezan.
03/
Bezeroarekin komunikazio zuzena du: etengabeko hobekuntza kudeatzea, bezeroarekin hitz eginez.
04/
Kudeatzaileak garbiketa lan taldearen, bezeroaren eta Ausolan-en arteko lotura egiten du.
Ikastetxeetarako gure garbiketa-zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi duzu?