Plátano de Canariasek eta Ausolanek ikastetxeetako jangeletara fruta nazionala eramateko ituna berritu dute.
2025 urt. 22- Espainia osoko 1.700 ikastetxe baino gehiagok Kanarietako banana jasoko dute astero, ASPROCAN eta Ausolanen artean berritutako akordioari esker.
- Hezkuntza-proiektuaren esparruan, Ausolanek “Aktiba zaitez Kanarietako Bananarekin” izeneko kanpaina jarriko du abian martxoan, hainbat erkidegotako ikastetxeetako 60 jangeletako 5.000 neska-mutiko baino gehiagoren artean jarduera fisikoa eta aztura osasuntsuak bultzatuz.
Plátano de Canariasek eta Ausolanek elikadura osasuntsuaren eta haurtzarotik produktu nazionalak kontsumitzearen aldeko konpromisoa indartu dute beren lankidetza-akordioa berrituz, zeinaren arabera, 1.700 ikastetxe baino gehiagok elikagai hori jasoko baitute. Bere kalitateak eta bere zapore paregabeak, gizarte eta ingurumen arloko jasangaritasuneko beren Europako estandarrak gaineratuz, txikienentzako aukera zinez egokia izatea dakarte.
Ekimen hori Kanarietako Banana Ekoizleen Erakundeen Elkartearen (ASPROCAN) inplikazioari eta banana heltzeko enpresen (besteak beste, Mercamusa eta Frutas Iru) lankidetzari esker gauzatzen da.
Ausolanekomarketin-zuzendariak,, Mikel Olartek adierazi duen eran, “gure ikastetxeetako jangeletan menu osasuntsu, osasungarri eta jasangarrien eskaintza lehenesten dugu. Bertan produktu freskoak, kalitate aldetiko estandar gorenak dituztenak, funtsezkoak dira guretzat, eta Plátano de Canariasek erruz betetzen ditu baldintza horiek”.
Bestalde, ASPROCAN elkarteko gerenteak eta marketin-zendariak, Sergio Caceresek, azaldu duenez “Ausolanekin dugun lankidetza, guretzat, erreferentziazko eredua da eta, Espainiako geografian zehar, ahalik eta lankidetza estuena indartzen jarraituko dugu gure produktuak ikastetxeetara, gazteenen, artera ere irits daitezen, beren etxeetara ailegatzeaz gain”.
Aktiba zaitez Kanarietako Bananarekin
Martxoa eta ekaina bitartean “Aktiba zaitez Kanarietako Bananarekin” izeneko kanpaina abiatuko da. Ekimen hori ikastetxeetako 60 jangela baino gehiagotara iritsiko da hainbat erkidegotan, besteak beste, Madril, Andaluzia, Katalunia, Levante, Euskadi, Nafarroa eta Asturiasen, 8-12 urte bitarteko 5.000 neska-mutiko ingururen onuran.
Kanpaina Ausolanen hezkuntza-proiektuaren esparruan kokatzen da, eta eguerdian eskoletako atarietan egiteko jarduera fisikoak gaineratuko ditu, aztura osasuntsuak eta fruten kontsumoa bultzatuz.